Eskolarteko gipuzkoako txapelketa

Tolosaldea I.K.T igeriketa eskolako igerilariak bikain aritu dira pasa den asteburuan Azpeitian jokatutako gipuzkoako eskolarteko txapelketan

Pasa den asteburuan, maiatzak 24-25 Gipuzkoako eskolarteko txapelketak jokatu berri ditugu Azpeitian. Bertan gure eskolako igerilariak kirol maila itzela erakutsi zuten eta baita talde giro aparta ere. Ikasturte honetan ikasi duten guztiaren ondorioz emaitza bikainak eta garaipen ugarirekin itzuli ginen etxera.

Larunbatean Igerilari osoa txapelketan igeri egin zuten igerilari guztiak aurreko denborak hobetzea lortu zuten. Parte hartu zuten igerilariak ondorengoak izan ziren; Iker Izagirre, Joanes Zubeldia, Aimar Alustiza, Unax Agote, Olaia Urretabizkaia, Maialen Molina, Naroa Erbiti, Irene Izagirre, Enara Lertxundi, Unai Alcorta, Andoni Badallo, Koldo Rincon, Martin Ibarbia, Xuban Esnaola, Jon Dorronsoro, Hasier Zaldua, Igor Urdangarin, Kaiet Agote eta Eneko Garmendia. Hauen artean nabarmendu behar ditugu Eneko Garmendia eta Kaiet Agote Gipuzkoako txapeldun eta txapeldun orde sailkatu baitziren urrenez urren.

Igandean berriz alebin eta infantil mailako Gipuzkoako eskolarteko txapelketa jokatu zen eta honetan ere emaitza eta garaipen bikainak lortuta bueltatu ginen etxera. Txapelketa honetako partaideak ondorengoak dira; Pablo Uranga, Beñat Urruzola, Julen Bengoa, Eneko Barriola, Aritz Arrizabalaga, Asier Mujika, Paula Del Pozo, June Arozena, Maddi Barriola, Nahia Alkorta eta Libe Miner. Bakarkako frogetan urrezko 4 domina, zilarrezko beste 4 eta 4 brontzezkorekin itzuli ziren igerilariak. Hortaz gain  bi erreleboetan gure mutilak txapeldunorde izendatu ziren.

Aipatu hauetako 9 igerilari Gipuzkoako selekzioarekin igeri egiteko ere izendatu dituztela maiatzak 24-25 asteburuan Gasteizen jokatuko den eskolarteko Euskadiko txapelketan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!