Tolosa CF-ko gimnastak bikain

Tolosa CF klubak antolatutako II. Topaketa izan zen larunbatean, CMO Valvesen laguntzaz. 

Bertan nazio mailako gimnastak taldean zein bakarka aritu ziten. Tolosarrak bikain aritu ziren. Oinarrizko kadete mailan, Lujan Diez, Maren Alonso, Ellen Mills, Enara Jaka eta Uxue Ormazabal, Tolosa H taldeko neskak, txapeldun izan ziren. Tolosa P taldea osatzen duten Arene Amondarain, Aroa Madina, Ane Iraola, Uxue Morea eta Haizea Aldasorok brontzea leporatu zuten. 

Jubenil taldea ere txapeldun izan zen, urrezko domina Tolosan utziz Olaia Etxeberria, Aizpea Arroyo, Nahia Esnaola, Sara Rudel eta Irune Suarezek. 

Bi asteren buruan Santanderren egingo den Espainiako Txapelketan parte hartzeko txartela lorturik, bertan izango dira!

Senior taldeak erakustaldia eginez parte hartu zuen, eta nabarmentzekoa da beren lehen aldia izan zela denboraldi honetan. Lan bikaina egiten ari dira Nora Perez, Naroa Asenjo, Ibai Leku, Eneritz Diaz de Guereñu eta Aiora Vega. 

Parte hartze handia eta oso balantze positiboa egiten du klubak, CMO Valves eta Udarko Promori eskertuz, eta baita bertan izan ziren guztiei.

Gipuzkoako Txapelketa

Tolosa CF kluba berriz arduradun izan zen igandean egin zen amateur Gipuzkoako Txapelketan. Tolosar ordezkariak izan ziren bertan, eta guztiek lortu dute Euskadiko Txapelketarako sailkapena. 

Jubenil A mailan, Ibai Lekue, Irati Movellan, Claudia Valkov, Irati Zubizarreta, Saioa Garmendia eta Lorea Perez txapeldun izan ziren. Jubenil B neskek, Naiara Intxausti, Lorea Zaldua, Sofia Mugica, Laura Gonzalez, Dunixe Belamendia eta Ainhoa Cardona, brontzezko domina lortu zuten. 

Ane Aizpurua, Xubane Plazaola, Janire Videra, Izaro Gallego, Maddi Conde eta Luzia Echartek uztaiekin defendatutako ariketarekin, senior A mailako txapeldun izan ziren. 

Arratsaldean kadete mailako lehiaketa izan zen. B mailako Nahia Schudel, Khloe, Maddalen Gomez, Nora Prieto eta Iraia Fajardo, zortzigarren izan ziren. Zihara Oreja, Maddi Auzmendi, Maddi Zabalegi, Eider Muriel, Lexuri Ayerza eta Naroa Arregi kadete A mailako taldeak urrea lortu zuen. 

Bakarkakoan, hiru ordezkari izan ziren. Kadete A mailan, Ibai Lekuek sailkapen orokorrean eta bai uztaia eta mazoekin txapeldun izatea lortu zuen. B mailan, kideka jardun zuten, Lucia Gimenez mazoekin 6. egin zuen eta Maddi Soroak uztaiarekin lehenengo postua eta sailkapen orokorrean brontzea lortu zuen. 

Lan bikaina guztiek egindakoa. Zorionak neska-mutilak!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!