Asteburuko partiduak

Erabiltzailearen aurpegia TCF Futbola 2016ko abe. 2a, 12:58
Asteburu honetan partidu gutxi bainan garrantzi handikoak. 3. mailako taldeak, larunbatan 18:30etan festibalaren estelarra jokatuko du, Barça-Madrid partiduaren atzetik. Egun berean Usabalen goizeko hamarretan hasita bi derdi izango ditugu: Ohorezko Infanitilak Zizurkilgo Danena taldea hartuko dute eta jarraian 1. Kadeteko A taldeak Alegiko Intxurrekoen kontra ibiliko dira, Arratsalderako, 16:00etatik aurrera, Erregional Preferentekoen partida izango da. Soraluzeri irabaziz gero aurreko postuak gertu izango dituzte mutilak. Igandean Euskal Liga Jubenil taldeak Berazubik izango dugu arratsaldeo 16:30etan. Aurrean Donostiako Vasconia taldea izango dute. Gureak liderrak dira 32 puntukin eta Donostiarrak hirugarren postuan daude 29 puntukin. Irabaztea nahitaezkoa da igoera postuetan lasi bukatzeko lehenego itzulia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!