Boum eta Maupast mendietara igotzeko irteera

Irailaren 15, 16 eta 17an, Lys bailarako (Frantziako Estatua) Boum eta Maupast mendietara irteera egingo dugu.

Irailaren 15ean, ostirala, Tolosatik aterako gara eta Hospice de France aterpera joango gara lo egitera. 3 ordu eta 30 minutuko bidaia izango da.

Larunbatean, hilaren 16an, Maupaseko aterpera igoko gara; hiru ordu eta 45 minutuko igoera izango da. Ondoren, Maups mendira (3.109 metro) igoko gara; beste bi ordu inguru beharko ditugu. Maupaseko aterpera bueltatuko gara gaua pasatzera. 

Igandean, hilaren 17an, Boum mendira igoko gara; 2 ordu eta 30 minutuko igoera izango da, eta ondoren etxera bueltatuko gara. Lo egiteko zakua eta bazkaria eraman behar dira.

Izena emateko, oargimendi@gmail.com helbidera idatzi behar da irailaren 11a baino lehen; horretarako, ezinbestekoa da ondorengo kontuan 20 euro aurreratzea: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral: 3035 0028 11 0281141038.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!