Euskal Herriko erdigunera irteera antolatu du Oargik

Beriain

Urriaren 3rako irteera antolatu dugu. Izena emateko azken eguna urriaren 1a, osteguna.

Unanu herria baino gorago dagoen Iturtxiki iturritik abiatuko gara. Ihurbaineko gailurrera igoko gara tontorraren mendebaldean dagoen kanaletik. Ondoren Euskal Herriko erdigunera joango gara Beriain gailurretik igarota. Gero kotxeak utzitako lekura itzuliko gara pistatik.

Ibilbidea 17km ingurukoa izango da, bost eta sei ordu artekoa.

Eraman beharreko materiala: Kaskoa eta arnesa.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org

Izena emateko azken eguna urriaren 1a, osteguna

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!