Lauburu K.E. Santurtzira joango da

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko api. 8a, 09:38
Larunbatean Lauburu K.E. taldeak jokatu beharko duen partida oso garrantzitsua izango da. Santurtziko udal kiroldegian izango da, 18:15ean.

Bizkaitarrak, 24 punturekin, sailkapen taularen hamahirugarren postua betetzen dute, jaitsieratik 3 puntura besterik ez, eta moratuengana hurbiltzen eginahalak egingo dituzte.

Bost norgehiagoka besterik ez dira falta lehiaketa amaitzeko eta Lauburu K.E., 21 punturekin jaitsiera markatzen duen Gracurris taldetik 7 puntura dago momentu honetan.

Ondorioz, Santurtzin jokatu beharreko partida hau irabaztea berebizikoa bilakatzen da; errioxar taldearen porrotak kategoria salbatuko lioke.

Taldea Santurtzira doa lehenbiziko itzuliko berdinketa hura ordainetan hartzea eta batezbestekoa lortzea; orduan ez zuten-eta, partida ona jokatu.

Aurreko asteburuan Belabietan, A.D. San Juan iruindarren aurka jasandako porrotaren ostean, ibartarrak hiru puntuak ekarri nahi dituzte Santurtzitik. Kantxa zaila da bisitatuko dutena; bertan, izen handiko garaipenak zein ustekabeko porrotak konbinatu izan dituzte.

Piparreroek denboraldiak markatutako helburura hurbiltzeko ilusioarekin doaz; etengabeko lesioek partida askori aurre egiteko garaian, izugarrizko eragina izan dute.

Hala ere, oso baldintzatuak egonda ere, ibartar talde gazte hau partida guztietan oso lehiakor agertu da, meritu handiko ezaugarria delarik, zalantzarik gabe.

AZPIKO TALDEEN PARTIDAK:

JUBENILEN OHOREZKO LIGA:

Lauburu K.E. Mahala – Marrock C.D.;  Larunbatean 18:00etan, Belabieta kiroldegia. Ibarra.

1go TERRITORIALA:

The Nest Zerbezeria Hirukide Ikastetxea – Lauburu K.E. Aldaz Klinika”; Ostirala 22:05ean, Eskolapios kiroldegian. Tolosa

EMAKUMEZKOEN TERRITORIALA

Anoeta F.T. – Lauburu K.E.; Ostirala 21:30ean, Abraham Olano Kiroldegian. Anoeta

KADETEAK

Erain – Lauburu K.E.;  Larunbatean 10:30ean, Tecnun Ingenieritza Eskolan. Donostia

INFANTILAK

Uzturpe Lauburu K.E. 2004 – Zarautz K.E.; Larunbata 12:00etan, Belabieta kiroldegian. Ibarra

LEK Mondrate – Uzturpe Lauburu K.E. 2003; Larunbata 10:15ean, Musakola kiroldegian. Arrasate

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!