Lehenengo taldea berezko izerdiaz indartuko da

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko mar. 18a, 15:04
Lehenengo taldeak aste honetan partidarik jokatuko ez badu ere, lanari ez dio etenik eman. Idazkaritza teknikoak, txapelketaren etenaldi hau aprobetxatu du, klubean aspalditik ezagunak diren hiru jokalarien etorrerari ekiteko. Honela, 40x20ra itzuli diren jokalari hauen berri ematen dugu: Unai Labaka, Iñigo Arrospide, “Arros” eta Ander Esnaola “Txipi”.

Kluba bi bider poztu da itzulera hauekin, alde batetik, txapelketan jokatzeko falta diren jardunaldiei begira, esfortzu handia suposatzen duelako, eta bestetik, itzulerak berak, klubak gure jokalari zein tekniko edota inplikatutako beste edozeinengan sortzen duen konpromisoa eta izaera islatzen duelako.

Eraginkortasunari dagokionez, bai Arros eta baita Txipi ere, entrenamenduetara gehitu dira normaltasun osoz eta Mikelek egokien uste duenean haiekin kontatuko duela espero behar da. Labakak, aldiz, lesio txiki bat duenez, aste pare batean behintzat, kantxatik kanpo egon beharko du.

Ekimen zehatz hau, konfiantza osoa ematen duen proiektu zein lantaldearen eskoratze-neurri gisa hartzen du klubak. Jokalari hauek dira, hain zuzen, Lauburuko markagailuan 25 puntuko altxorra lortu dutenak; handiagoa izan zezakeen, ziur, pilatutako lesio eta ezusteko ugari horiek sortu izan ez balira. Arrazoi horregatik, hain zuzen, txapelketaren azken sei jardunaldietan jokalari berriak sartzea debekatzen duen araua kontuan hartuta, klubeko esparru teknikoak une egokitzat jo du ekimen hau abian jartzeko; ibartar lantalde gazteari, orain arte egindako lana berresten lagunduko dion neurri gisa hartuta. Etorrera berri hauek, azken hilabete hauetan hainbeste alditan taldea txikitzera eraman duen kideen eskasiari aurre hartu eta gabezia arintzen lagunduko dutenaren zalantzarik ez dago.

Beraz, kide “berri” hauei, irailaz geroztik bertan dauden beste kideekin batera atxikitzea opa diegu, piparrero guztion ontzia den hau bere helbururantz ahalik eta azkarren gidatzeko. Ziur, horrela izango dela. GOAZEN LAUBURU!!!!

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!