Lauburu K.E. Ibarra Quintora doa

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko mar. 3a, 22:01
Lauburu K.E. Aragoiko lurretara joango da, 16:30ean Quintoko udal kiroldegian jokatzera.

Sala Quinto kategoria honetan talde historikoa da. 30 punturekin zortzigarren postu eroso batean dago, eta honek lasai ibiltzeko aukera ematen dio, jaitsierako postuetatik 10 puntura baitago. Graccurris F.S. dago une hauetan jaitsiera markatzen, 20 punturekin.

Hala ere, otsaila ez da oso ona izan beretzat, bina berdinketa eta porrota eginda, esan genezake, taldea ez dagoela denboraldiko forma onenean. Mikel Diestroren mutilentzat momentu ona izan daiteke 3 puntuak etxera ekartzeko eta taularen alde arriskutsutik ihes egiteko.

Moratuen taldea, Belabietan, Juventud del Círculo C.D. taldearen aurkako partida zirraragarri batean, hiruna berdindu ostean dator. Kanpoan lortutako garaipen batek etxean egindako berdinketa hau hobetuko luke eta ligako azken zati honetako partida konplexuei aurre egiteko indartsu iristea erraztu.

Inauteri ondorena ez da inoiz ona izan Tolosaldeko kirolarentzat, ez direlako, orokorrean, emaitza onak lortzen, baina halakoren batean sorginkeria hautsiko delakoan gaude, konfiantza izan beharko dugu eta ea larunbatean gertatzen den.

Azpiko kategorietako partidak:

1go Territoriala:

Jaixki F.T. – Lauburu K.E. Aldaz Klinika; ostirala 21:30ean Bekoerrota kiroldegian. Lezo

Emakumezkoen Territoriala:

Lauburu K.E. Ibarra – Beasain B.H.I.; ostirala 20:30ean Belabieta kiroldegian. Ibarra

Kadeteak:

Anoeta H.I. – Lauburu K.E.; larunbata 12:00etan Abraham Olano kiroldegian. Anoeta

Infantilak:

Uzturpe Lauburu 2004 – LEK Mondrate; larunbata 12:00etan Belabieta kiroldegian. Ibarra

Orixe – Uzturpe Lauburu 2003; larunbata 12:30ean Uzturpe kiroldegian. Tolosa

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!