Lauburu Mahalak estropezu egin du Castro Urdialesen

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko mar. 1a, 08:16
Kantabriako taldeak sufritzen jakin izan du, ibartarren igoera ekiditeko.

Ibartarrak bazekiten Peru Zaballakoa, partida zaila izango zela eta konpromiso zail honi aurre egiteko zentratuta agertu ziren bertara. Taldearen egoerak okerrera egin zuen larunbat goizean, Zuri, amonaren heriotzagatik, partidan baja izan zelako. Klubaren izenean, besarkada handi bat familia guztiari orokorrean eta bereziki, Laubururen parte diren bi anaiei.

Bajen zerrenda luzeari beste bat gehiago gehituz aurkeztu zen taldea, beraz, kostako herri honetara eta ligako titulua lortzeko lehian ezinbestekoak diren hiru puntuen bila, taldeak, guztia eman zuen bertan; porrota garesti eskaini zuen eta pistan piparreroen DNA guztia utziz, azken segundora arte borrokatu zuen, eta azken segundoan lortu zuen 5-4ko azken emaitza.

Alexen bidez, partidaren 6. minutuan markagailuan aurreratzea lortu bazuten ere, taldea hiru minutuz deskonektatu egin zen eta Castrokoek abantaila bikain bat lortzeko aprobetxatu zuten, atsedenaldira 3-1ekoarekin iritsiz. Batzuen eta besteen merituz lortutako emaitza honek partida asko zaildu zien bisitariei; etxekoek aldiz, sailkapenean hiru puntuko aldearekin soilik jartzeko zuten ideia indartu zuten.

Bigarren zatia Castrok hasieran sartutako golak baldintzatu zuen eta sartzeko eran zorte handia izan bazuten ere, beste edozein gol bezain baliagarria izan zen. Hala eta guztiz, moratuek prestatuko gidoiari eusten zioten: defentsa altua eta baloiari presio oldarkorra; gol-aukerak iristen hasi ziren, baina etxeko atezainak bisitarien etorrera guztiak zapuzten asmatzen zuen, poza sentitzeko aukerarik eman gabe. Hogeita hamargarren minutuan 5-1ekoa iritsi zen eta losa handi bat izan beharrean, akuilu bilakatu zen. Ordurarte egindako jokoa ikusita emaitza justua ez zela garbi ikusten zen, baina baloiak sartu nahi ez duenean elektronikoak ezin merituez ulertu, gol-lerroa pasatzen duena bakarrik islatzen du.

Kasta, izaera eta harrotasuna lerrokatu ziren momentu hartan eta bertako atea inguratu zuten; Josu eta Alvaroren bidez bi gol jarraian egin eta zirrara itzuli zen partidara. Oraindik 8 minutu geratzen ziren jolasteko; bost minutu faltan, Castrokoek bosgarren falta egin zuten eta agian, 5-4 egiteko aukera iritsi zitekeen, epaile batek, egindako beste falta bat joaz penalti bikoitza zetorrela jakinda, txilibitua ahoan sartu eta jo gabe utzi zuenean. Batzuetan ematen du epaileek  ez direla kategoria hau babesteko klubek egin behar izaten duten esfortzuaz jabetzen. Penalti bikoitza Laredotik ere, ikusi zen; baita bere lankideak ere, ikusi zuen, baina oraingoan bere argudioa honakoa: “bera 25 metroetara egonik eta lankidea bost metroetara, ezin joko dut nerauek”. Berdina gertatzen den beste hainbat kasuetan, baina epaileak, irizpide bikainarekin esaten du: “berarentzat falta izan bada, distantziak ez du falta jotzeko aukera zapuzten”. Ados gaude horrekin.

Jokaldiaren atsekabea pasata, taldeak borrokan jarraitu zuen eta ez oxigenorik ezta denborarik geratzen ez zenean, Colasek azken 5-4koa egin zuen.

Aurkaria zoriondu eta jarraian, Belintxon etxearekin estreinatu berri dugun autobusa hartzera Ibarrara itzultzeko; fede pixka bat faltatu zitzaigun, partidari aurre egin genion moduan eginda ez zen oso erraza hori lortzea. Jarritako bestelako oztopoak jasateko ere, ez zen arratsalderik onena. Jokalariek errekuperatzen jarraitzea tokatzen da eta partida bakoitza lantzea. Datorren asteburuan taldeak atsedena du, egutegi bakoitiagatik eta txapelketaren azken itzulia hasiko da.

 

PARTIDAREN FITXA TEKNIKOA

C.F.S. CASTRO URDIALES: Javier, Kevin, Pedro, Aritz (2), Sergio (1). Gonzalo (1), Alvaro, Mikel, Andoni (1), Alexis, Ivan  eta Diegok ere, jolastu zuten. 

 

LAUBURU MAHALAOdei (pp), Liher, Josu (1), Aitor, Huici. Alex (1), Colas (1), Pedro, Gurru, Alvaro (1) eta Eñautek ere, jolastu zuten.

 

GOLAK

0-1 MIN 6 Alex 

1-1 MIN 13 Aritz

2-1 MIN 14 Gonzalo

3-1 MIN 17 Andoni

4-1 MIN 21 Odei (pp)

5-1 MIN 30 Aritz

5-2 MIN 32 Josu

5-3 MIN 33 Alvaro

5-4 MIN 40 Colas

 

EPAILEAK

SATURNINO GARCIA (Kantabriako Komitea)

MARCO GARCIA (Kantabriako Komitea)

 

KRONOMETRATZAILEA

PAULA PALMA (Kantabriako Komitea)

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!