Lauburuk garaipenaren bidera itzuli nahi du

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko ots. 25a, 12:13
Aurreko asteburuan Guadalajaran jasandako porrotaren ostean, ibartarrak garaipena zer den dastatu nahi dute berriro. Oraingoan, 18:00etatik aurrera izango da, Belabieta kiroldegian, garaipen guztiak suertatu diren tokian, hain zuzen.

Taldeak Burgosko Juventud del Círculo jasoko du, 26 punturekin bederatzigarren postu erosoan kokatzen dena. Zierbenari etxean 2-0 irabaztetik dator. Joaneko partida Burgosko lurraldean parekatua izan zen, bertakoek 4-3 estu batez irabazi zutelarik.

Ikusitakoa ikusita eta moratuen garaipenaren beharrari begiratuta, partida hau oso garrantzitsua da. Mikel entrenatzaileak taldearen eboluzioarekin asebeteta sentitzen dela dio, partidei aurre egiteko duten egoera ikusita, gehienbat. Bajak eta lesioak taldearentzat zama handia bilakatu dira eta azpiko kategorietako jokalariak igo behar izaten dute taldeari laguntzea; hau, zalantzarik gabe, gazte hauek hazteko lagungarria izango da.

Beheko taldeak estutzen hasi dira eta partida hau irabaztea oso garrantzitsua izango da. Moratuen zaleak ezinbestekoak dira taldea babestua sentitu eta garaipena errazteko.

Klubak deialdi berezia egiten die zaleei, Belabietara inguratu daitezen, larunbatean 18:00etatik aurrera. Goazen Lauburu K.E.!!

 

AZPIKO KATEGORIAKO PARTIDAK:

Ohorezko Jubenilen Maila:

Castro Urdiales F.S. - Lauburu K.E. Mahala; larunbatean 17:00etan Peru Zaballa kiroldegian. Castro Urdiales.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!