Lauburu K.E. Ibarra Mahala Castro Urdialesera joango da

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko ots. 24a, 18:38
LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA Kantabriara joango da inauterietako larunbatean, Club Futbol Sala Castro Urdiales taldearekin neurtzera. Partida Peru Zaballa eraikinean izango da, 17:00etan. Moratuen espedizioa 13:30ean aterako da Belabieta kiroldegitik.

Aurreko jardunaldiko porrotaren ostean, eta jokalarien animoak jasandako kolpea eta gero, aste honetan misterrak izan duen lehenbiziko lana jokalariak animatzea izan da; talde moduan hazten jarraitzea eta astero-astero lehiatzea tokatzen da.

Inauteri usaina duen aste honetako aurkaria, gainera, hirugarren sailkatua da; oso zaila jarriko digu. Onena, partidan zentratzea izango dugu, ez badugu beste kolpe bat jasota itzuli nahi. Lesioei dagokienez, Odeik, Huicik eta Josuk ezin izan dute entrenatu aste guztian (Josuk ostiralen saiatu zen, baina azken ordurarte zalantza izango da); Arrak eta Asierrek lehenengo taldearen dinamika jarraitzen dute, lesioen zama kendu ezinik baitabil.

Entrenatzaileak taldearen egoera zaila onartzen zuen baina honela zioen: “taldearen eboluzioa ona da, gurekin entrenatzera igotzen diren lau kadeteak bikain ari dira eta jokalariak bakarka zein talde moduan aurreratzen duten bitartean bide egokian goazela esan nahiko du”. Sailkapenari dagokionez: “jokatzeko 21 puntu geratzen dira, denontzako partida konplexuak izango direlarik; garai honetan gure buruaren beharra izatea pribilegio bat da, klubak talde honekin dituen helburuak eta jokalarien adina zein ibilbidea kontuan hartzen badugu”.

Klubeko beste taldeei dagokienez, LAUBURU ALDAZ KLINIKA, gizonezkoen 1go Mailak, asteartean jokatu zuen jardunaldi honi zegokion partida Ibarran eta 3-4 galdu zuen, Ventanas ISU, Lasarteko taldearen aurka, honela, emaitza onen bolada hautsiz.

LAUBURU ALDAZ KLINIKA, emakumezkoen liga eta LAUBURU K.E. IBARRA kadeteak, aurreko jardunaldian irabazi zuten eta oraingoan atsedenaldia izango dute.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!