Lauburu Mahalak etxean galdu du lehenbiziko aldiz

Erabiltzailearen aurpegia Lauburu K.E. Ibarra 2017ko ots. 22a, 08:38
Ezin asmatuak, ibartarrak Laskorainen aurrean 3-4eko porrotera kondenatu zituen.

Larunbat arratsaldean beste Derbi zirraragarri bat bizi izan genuen Belabietan. Jubenilen Ohorezko Mailako 3. multzoan liderrak diren bi taldeak eta puntuetan berdinduta daudenak, Belabietan izan ziren denboraldi honetan jokatuko diren lau partidetatik hirugarrena jokatzeko.

Lehenbiziko zatiak ahoa bete hortz utzi gintuen. Ibartarren jokoak, maila taktikoan, Tolosakoen defentsa jakean jarri zuen, jokoaren fase guztiak irizpide onarekin kudeatuz abantaila sortu eta markagailuan 3-0ekoarekin islatuz. Alex, Alvaro eta Arraren golekin lortutako errentak, nahiz eta taldeak oso ondo jolastu zuen, zapore gazi-gozoa utzi zien etxekoei.

Elektronikoan gure kontrako abantaila zegoenean, Lauburuk penalti bat eta bi penalti bikoitza (hauetako bat zutoinera) aprobetxatzen jakin ez izanak eta aukera garbi asko eduki, baina asmatu ez izanak, partida erabakita uzteko aukera izugarria galdu izanaren sentsazioa utzi zuten.

Aldagelen bueltatik, aurkariaren bultzada ezagututa eta azken segundora arte mantentzen duen borrokatzeko grinaz jabe izanda, taldea, hain ongi bideratutako hiru puntu horiek mantendu ahal izateko, lehenbiziko zatian bezainbesteko lana edo handiagoa egin beharko zuela jakinda igo zen pistara.

Baina beste behin ere, tolosarren bultzada eta grina berpiztu zen: 22. minutuan 3-1ekoa eginez partidan erabat murgildu ziren. Ibartarrak, hala ere, erritmo ona mantendu zuten, defentsa ordenatuak eta lehenbiziko zatian bezain freskoa izan ez zen eraso-dinamikak, makina aukera sortzeko balio izan zien; aukera hauetan ez asmatu izanak, agian, eragin zuen partida galtzea, tolosarrak, 3-1ekoarekin bizirik jarraitzea eta partida bere jokalekura eramatea ahalbidetu zuelarik.

Gaba, ezker bandatik eta Sagas eskuin bandatik etxeko defentsari aurre egiten zien behin eta berriz; hau laguntza sistemaren bidez, gainezka egitea saihesten saiatzen zen, baloia berreskuratu eta aurkaria ustekabean harrapatzeko. Laskorainek, ordea, 2-3koa, 3nakoa eta 3-4koa egitea lortu zuen, ia jarraian, Juaristi, Gaba eta Lasaren bidez; 8 minutu falta ziren oraindik partidaren amaierako eta markagailua goitik behera irauli zuten.

Moratuek era guztietara saiatu ziren, atezain-jokalari eta guzti, baina azken fase honetan, atezainaren falta batean epaileari erreklamatzeagatik jasotako bigarren txartel horiak, Arra kanporatua izatea eragin zuen, ibartarrak bat gutxiagorekin utzi eta azken minutuetan berdinketara iristeko helburua zapuztuz.

Orain jokalariak osatzea eta datorren larunbatean Castrorako bidaia mimoz prestatzea tokatzen da, ligako titulua lortzeko lehian azken jardunaldira arte borrokan jarraitu ahal izateko.

 

PARTIDAREN XEHETASUNAK

LAUBURU MAHALA: Odei, Arra (1), Josu, Alvaro (1) eta Gurru.  Liher, Zuri, Colas, Alex, Huici, Aitor eta Eñautek ere, jokatu zuten.

LASKORAIN K.E.: Mikel Landa, Gaba (1), Sagas (1), Paul eta Juaristi. Lasa (1),  Aitor, Julen, Martín eta Juanek ere, jokatu zuten.

 

GOLAK

1-0 MIN 8 Alex

2-9 MIN 11 Alvaro

3-0 MIN 12 Arra  

3-1 MIN 22 Sagas

3-2 MIN 29 Juaristi

3-3 MIN 31 Gaba

3-4 MIN 32 Lasa

EPAILEAK

JOSU ARAMBURU (Gipuzkoako Komitea)

MIKEL LÓPEZ  (Gipuzkoako Komitea)

 

KRONOMETRATZAILEA

ABEL ASENJO (Gipuzkoako Komitea)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!