Cansat satelitea jaurtiko dugu igandean

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain Ikastola 2019ko api. 11a, 12:02

6X-SAT taldeko kideak buru-belarri ari dira aurtengo CANSAT egitasmoko gailua prestatzen, eta badugu egutegian gorriz markatu beharreko data bat: apirilaren 14an gure gailua jaurtiko dugu!

Ekitaldia 10:00etan hasiko da, ordu horretan egingo baitugu aurkezpena, eta 12:20ean jaurtiko dugu gure satelitea. Ikaskideak, ikastolako langileak, familiartekoak, lagunak... gonbidatu nahi ditugu gurekin batera etor zaitezten egun horretan, Los Arcoseko Nafarroako Zirkuitura.

Gainera, zirkuituko boxetara sartzeko aukera izango duzue, gure lana gertutik ezagutzeko. Joateko aukerarik ez duenarentzat ekitaldia zuzenean emango dugu gure youtubeko kanalean.

Zaragozan, Espainiako Txapelketan

Maiatza hasieran, Zaragozan ospatuko den Espainiako Txapelketako finalean hartuko dute parte Laskoraingo kideek. Aurkeztutako 34 taldeetatik, 10 aukeratu ditu epaimahaiak. Honako hauek dira taldeak:

  • OmsAndMoscas (Oms i de Prat)
  • Yes Bee Can (IES El Burgo)
  • Cansat 2019 (IES EL Greco de Toledo)
  • Iturrama Sat (Iturrama)
  • Lanuza Team (Juan de Lanuza)
  • Despert (Cultura Práctica)
  • Space Thunders (Jesús-María Sant Andreu)
  • Ozein (La Salle Bilbao)
  • CanSat (Ins Terrassa)
  • 6X-SAT (Laskorain)

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!