Bertsoak eta zientzia

Irailaren 21etik 24ra Ondarroan, Getxon, Igorren eta Bilbon "Jakinduriek mundue erreko dau 2017" bertso emanaldia izango da, zientzia eta bertsolaritza bidelagunak direla frogatzeko asmoz.

Elkartu al daitezke bertsoak eta zientzia? Zientzia modu entretenigarrian komunikatu daitekeela erakusteko, Ondarroan, Getxon, Igorren eta Bilbon hiru zientzialari eta hiru bertsolari aurrez aurre jarriko dira. Kike Amonarrizek gidatuko dituen lau saioetan, zientzialariek 10 minutuko hitzaldi laburra emango dute eta ondoren, bertsolariek informazioa digeritzen lagunduko dute doinuen, neurrien eta errimen bidez.

Ni neu ere bertan izango naiz, 21ean eta 22an, "Komuneko bonbari eman bai... baina jaitsi tapa!" hitzaldia emateko. Zientziaren Talaia jarraitzen duzuenok agian gogoan izango dituzue nire tronuko gogoeta haiek.

 

Programa osoa:

 

- Irailaren 21ean, 18:30etan: Ondarroan - Beikozini (Iparragirre Kalea, 10)

Zientzialariak: Oskar Gonzalez, Leire Sangroniz, Josu Lopez-Gazpio

Bertsolariak: Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andoni Egaña

 

- Irailaren 22an, 19:30etan: Getxon - Algortako Musika Eskolan (Basagoiti Etorbidea, 77)

Zientzialariak: Oskar Gonzalez, Leire Sangroniz, Josu Lopez-Gazpio

Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Jone Uria, Amets Arzallus

 

- Irailaren 23an, 20:00etan: Igorren - Lasarte Aretoa (Agirre Lehendakari Etorbidea, 19)

Zientzialariak: Jon Larruskain, Elena Lazkano, Bittor Rodriguez

Bertsolariak: Miren Amuriza, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

 

- Irailaren 24an, 19:00etan: Bilbon - Kafe Antzokia (Done Bikendi Kalea, 2)

Zientzialariak: Jone Uria, Juan Ignacio Pérez, Miren Basaras

Bertsolariak: Unai Iturriaga, Alaia Martin, Andoni Egaña

 

Sarrera doakoa eta librea izango da.

Saioaren webgunea eta informazio gehiago

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!