Unai Mendizabal zizurkildarrak irabazi du Osinberde Bertso Sariketa

Erabiltzailearen aurpegia Goierriko Hitza 2017ko api. 11a, 11:16
Osinberde sariketan parte hartu duen seikotea. Eskubian, Unai Mendizabal irabazlea.

Larunbatean Zaldibian jokatu den bertsolari gazteentzako Osinberde sariketan Unai Mendizabal zizurkildarra izan zen onena. Hark irabazi du entzuleen saria, eta hura izan da, Jon Gurrutxaga azpeitiarrarekin batera Osinaldeko final nagusirako sailkatu den bertsolaria. Lehiatu diren beste lau bertsolariak hauek izan dira: Mikel Retolaza (Busturia), Aitor Bizkarra (Abadiño), Peru Abarrategi (Aramaio) eta Ane Beloki (Legazpi). "Giro politean” jokatu da bertso saioa. 60 lagun izan dira afaltzen, eta beste 20 bat inguratu dira ondoren saioa aditzera.

Jarraitu albistea irakurtzen hemen

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!