Fleming Herri Eskola, auzolanean

Fleming herri eskolako hainbat guraso eta irakasle, berriro ere elkarrekin auzolanean aritu gara.

Oraingoan Arratzaingo eraikuntzari tokatu zaio, pixkanaka gure eskolako txoko guztiak hobetu eta goxatu nahi baititugu, eskola osoari argia eta bizipoza eman nahi diogulako!!

Lehen Hezkuntzako pasabideak margotu eta gela batzuetako lurra aldatu dugu, ikasleak goxoago eta gusturago egon daitezen, etxean bezala, eskola baita gure bigarren etxea!

Berriro ere familiak eta irakasleak elkarrekin egun polit bat pasa dugu, lanean eta giro ezinhobean, pozik, gure eskolaren alde ari garelako, gure haurren zoriontasunaren alde apostu egiten dugulako! FLEMING HERRI ESKOLAK MEREZI DUELAKO!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!