Flemingo ikasleek Mari Domingirekin

Erabiltzailearen aurpegia Fleming 2016ko abe. 23a, 11:01

Gaur Fleming ikastetxeko txikienek, urtero bezala, Mari Domingiren bisita izan dute.

Eskolan sartzen ikusi dutenean, haurrak poz-pozik jarri dira eta berarekin berriketan egon ondoren, ikasleek aurrez prestatuta zituzten eskutitzak eman dizkiote Olentzerori emateko eta berak aldiz, Olentzerok emandako ipuinak banatu dizkie liburutegia hornitzeko. Bukatzeko, Mari Domingiri abestiak eskaini ondoren, agur esan diote hurrengo urte arte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!