Allanegi baserrira irteera

Uzturpe ikastolak Elduaingo Allanegi baserrira irteera antolatu du, bertako produktu ekologikoen gaineko bisita gidatua eta guzti.

Uzturpe ikastolak, datorren urriaren 3an irteera antolatu du guraso zein ikasle eta irakasleentzat. Irteera nora eta, gure herrira. Bai, Allanegi baserrira bisita egiteko asmotan dabiltzate ikastolakoek.

Uzturpeko jangelak kontsumitzen dituzten barazkiak freskoak eta ekologikoak dira eta Allanegi baserritik ekartzen dira. Eneko Imaz baserritarrak bisita gidatu bat eskeiniko die bisitariei bere produktuen berri emanez eta inguruak erakutsiz. Ondoren haurrentzako landaketa tailerrak izango dira eta bukatzeko hamaiketakoa. Hori dena, goizeko 10:00etatik 13:00 bitarte izango da, beraz badakizue, irailaren 30a aurretik Uzturpen izena eman ondoren, datorren urriaren 3 larunbatean goizeko 10:00etan Elduaingo plazan da hitzordua.

http://www.elduain.eus/eu/html/36/3356.shtml

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!