Ludotekarako izen-ematea

Urtero legez, Elduaingo udalak herriko txikientzat ludoteka antolatuko du aurtengo udan. Astelehenetik ostiralera, goiza jolasean igarotzeko aukera izango dute herriko txikiek.

 
-        Zerbitzua ekainaren 30etik uztailaren 30era izango da.
 
-        Ordutegia: goizeko 09:30etik 13:00etara.
 
-         Adina: 2005 eta 2011 urte bitartean jaiotako herriko haurrak
 
-        Ordaindu beharrekoa: 40 euro haur bakoitzeko.
 
 
Izena udaletxean eman behar da, 943 683 121 telefonora deituta.
 
Izena emateko azken eguna ekainaren 20a.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!