Irudi ikusgarriak, komunikatzaile aparta

Erabiltzailearen aurpegia Casino Tolosa 2017ko urr. 19a, 12:00


 https://www.mikologika.org/single-post/2017/10/19/Irudi-ikusgarriak-komunikatzaile-aparta

 

Ikusi argazki galeria agerremedia.com-en

 Ez da erraza izaten ia ordu eta erdiko hitzaldi bat labur gelditzea, baina hori izan zen atzokoan Alex Alonso argazkilari kataluniarrak lortu zuena. Hori zirudien behintzat, atzokoan Casino elkartera gerturatu zirenen artean, galdera sorta ugari egon baitzen saioaren amaieran.

Aurretik Alex Alonsoren argazkiak ikusteko aukera izan genuenok bagenekien artista zela, artista ofizioz eta izatez. Baina ezagutzen ez genuena bere komunikatzaile sena zen, entzulegoari bere lanean jartzen duen pasioa eta maitasuna  zeinen erraz helarazi eta kutsatzen dion. 

Benetako plazerra.

Bideoa: Pablo Dendaluze 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!