ONDDOGOXO, Mikologika-ren postrea

Mikologika-ren antolakuntzaren azken txanpan sartu gara eta azken bileran Gozona-Ibañez gozotegitik Mikologikarako bereziki sortu duten postrearen ale batzuk jaso genituen, ikusteko eta, noski, dastatzeko. Zuek oraingoz lehenengoarekin geratu beharko duzue, hau da, ikustekoarekin. Baina, lasai laster izango baituzue dastatzeko aukera ere. Ez zarete damutuko. Goxoa benetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!