Emaitza bikainak izan dituzte Belabieta Kirol Klubeko gimnastek

Erabiltzailearen aurpegia Belabieta Gimnastika Erritmikoa 2024ko mar. 26a, 19:40

Azken bi asteburuetan hainbat emaitza esanguratsu lortu dituzte klubeko gimnastek.

Martxoak 16an, larunbata, Amurrion egin zen Aresketa torneoan Belabietako infantil Orixe taldea 2.a sailkatu zen eta kadete Orixe taldea 4.a. Igandean, martxoak 17, Azpeitiko kiroldegian, amateur 2. fasean, honako emaitzak lortu zituzten: taldeka senior B taldea txapelduna izan zen, jubenil B 6.a, kadete Orixe 4.a eta kadete Herrikide 8.a. Bakarkako lanean, berriz,  jubenil mailan Irati Larreta 6.a eta Uxue Ugartemendia 7.a, biak xingolarekin. Kadete b mailan, mazoekin, Uxue Estivariz 8.a, June Martinez 9.a eta Maialen Azpiroz 11.a. Talde zein indibidual gehienak Gipuzkoako txapelketan parte hartzeko sailkatu ziren. Zorionak neskak!
 
Bestalde, martxoaren 24an, Gernikako Jai Alai frontoian, Macarena Milla torneoa egin zen. Bertan, Belabietako oinarrizko jubenil taldeak 4. postua lortu zuen. Hurrengo txapelketa apirilaren 6an izango da: Euskal Ligaren 2. fasea Azkoitiko kiroldegian antolatuko dute eta Espainiako Koparako sailkapena ere bertan jokatuko da.
 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!