Beñat Urretabizkaia ikaztegietarrak Asegarcerekin debutatuko du

Tolosaldeko Ataria 2017ko urt. 31a, 19:02

Beñat Urretabizkaia pilotari ikaztegietarrak Asegarce enpresarekin debuta egingo du Inauterietan, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Bi urteko kontratua egin dio enpresak eta atzelari moduan jokatuko du. 

Urretabizkaiak afizionatu moduan bere azken partidetako bat Amezketan jokatuko du, igande honetan, Euskal Herriko Pilota Elkarteen Arteko Nazio Txapelketaren finalean. Aurrera Tolosa elkartearen ordezkari ariko da, eta buruz burukoa jokatuko du Usurbilgo Pagazpe elkarteko Santxoren aurka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!