Hemen da Ibarrako III. Garagardo Festa

Leyre Carrasco 2024ko mai. 2a, 07:57

Martxan da, hirugarrengoz, garagardoaren festa Ibarran. Bertako garagardoak zein kanpokoak, arruntak nahiz bereziak dastatzeko aukera izango da maiatzaren 23tik 25era.

Ibarrako Garagardo Festa plataformak antolatuko du aurtengo festa, eta iaz bezala, hamar garagardo ezberdin izango dituzte aukeran. Ostegunean eta ostiralean karpa 19:00etan zabalduko dute, eta larunbatean, berriz, 18:00etan. Tiketak salduko dituzte egunean bertan, eta karpa zabalduko duten hiru egunetan afariak ere emango dituzte. Besteak beste, ukondoa, saltxitxak, patata purea eta postrea eskatu ahalko dira.

Musikak ere izango du bere tartea. Girotze aldera, musika taldeak eta DJak gonbidatu dituzte. Besteak beste, Debrassband elektrotxaranga, DJ Naza, Joxpa Erromeria eta DJ Mali. Tartean herriko musika talde bat ariko da: The Hastelens.

Egitaraua

Maiatzak 23, osteguna

  • 19:00. Karparen irekiera, urdaiazpiko mozketa.

Maiatzak 24, ostirala

  • 19:00. Karparen irekiera.
  • 20:00. Debrassband elektrotxaranga.
  • 23:30. DJ Naza, Gaztetxean.

Maiatzak 25, larunbata

  • 18:00. Karparen irekiera.
  • 19:00. The Hastelens.
  • 23:30. Joxpa erromeria.
  • 01:00. DJ Mali, Gaztetxean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!