Izarne Sarasola, bi denboraldi gehiago Realean

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 12a, 12:05

Futbolari ibartarrari bi urtez luzatu dio Realak hitzarmena, 2026ra arte. «Oso pozik nago, etxeko jendearekin, nahi dudan lekuan. Txikitako amets bat da hemen egotea eta beste bi urte hauetan ilusio berarekin ariko naiz», esan du Sarasolak.

Tolosa CF-n hasi zuen bere futbol ibilbidea Sarasolak eta gero Realera joan zen. Guztira sei urte daramatza dagoeneko Realean, eta horietarik hiru lehen talderekin. «Orain arte lortutakoa baino askoz gehiago lortzea» da bere nahia. «22 urterekin hemen egoteagatik pozik nago. Bidea ez da erraza izan, baina azkenean gauzak lortzen dira».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!