Guztira hamar talde lehiatu ziren larunbatean Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan; neskak 540 kilokoan aritu ziren eta mutilak 640 kilokoan.
Ibarrako nesken taldeak beste garaipen bat lortu zuen, izan ere, lehenak izan ziren eta atzean utzi zituen Gaztedi, Badaiotz eta Bizindar. Mutilek aldiz, bigarren egin zuten, Abadiñok irabazi zuelarik. Hirugarren Ñapurrak izan zen eta laugarren Murueta.
Zortziko sokatiran, euskal denboraldia otsailaren 8an bukatuko da, Bilbon, 600 eta 500 kiloko finalekin.