Andra Mari gosez

Tolosaldeko Ataria 2023ko abu. 11a, 12:00

Hiru eguneko festak antolatu dituzte Hernialden. Jaiak abuztuaren 13an hasiko dira, eta Andra Mari egunean emango diete amaiera herriko jaiei, abuztuaren 15ean.

Pasa den urtean bezala, herriko erretirodunek jaurtiko dute festei hasiera emango dien suziria. Lehen eguna, erretirodunena izango da, eta 14:00etan egingo duten bazkariarekin batera, bingoaz gozatzeko aukera izango dute.

Bigarren egunean, haur eta gazteen txanda izango da. Egunari ekiteko, Kulki eta haur jolasak izango dituzte, eta arratsaldean berriz, Pots eta Lotx pailazoen saioa izango dute ikusgai. Iluntze aldera, helduagoak direnentzat, bertsolariak ikusgai, eta herri afaria egingo da. Ondoren, DJ Txispi eta txosnan goiz alderarte jarritako musika izango dira gaua alaitzeko.

Andra Mari eguna 11:00etan egingo den meza nagusiarekin hasiko da. Eguerdian berriz, 30. Sagardo txapelketa egingo dute, eta mota guztietako sagardoak dastatzeko aukera izango dute hernialdetarrek. Arratsaldean, Korrontziren eta Etxeberria aita-semeen emanaldia egongo dira entzungai. Festei amaiera emateko; Zahagi ardoa egongo da, musikaz girotuta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!