Irati Arzelus (Lazkao) eta Mirari Plazaolaren (Arrasate) atzetik Ianire Segurola (Hernani) eta Elaia Diaz (Astigarraga) sailkatu dira. Beste hiru bikoteen posturik ez dute zehaztu epaileek. Txapelketan zehar oholtzara igo diren hurrenkeran izan dira sarituak:
- Eider Garro (Hernani) eta Araitz Elizalde (Hernani).
- Alain Olaizola (Ezpeleta) eta Alazne Ramos (Lasarte).
- Maitane Iturrioz (Villabona) eta Jone Izagirre (Urnieta).
Aipatu behar da Goiazko plazan jende ugari elkartu dela, eta gogotik txalotu dituztela parte hartzaile guztiak. Bikote bakoitzaren pieza bana ikusteko eta entzuteko, egin klik hemen.
Goiazko Jaietako biharko egitaraua:
- 11:00. Ume jolasak. Aurpegi pintalaria.
- Ondoren. Umeentzako bazkaria.
- 16:00. Umeentzako puzgarri eta apar festa.
- 20:00. Sagardo afaria: sagardotegi desberdinak eta Maltzeta eta Arbeok girotuta.
- 24:00. DJ Naza.