Miren Larrarte bidaniarra Plazandreak txapelaren lehian gaur

Tolosaldeko Ataria 2021ko abu. 2a, 15:59

Zornotzan jokatuko da finala 19:30ean hasita, eta ETB1en eta 'Eitb.eus'-en 22:30etik aurrera izango da ikusgai.

Plazandreak txapelketako finala jokatuko dute gaur, Zornotzako Amorebieta III.a pilotalekuan, 19:30etik aurrera. Erlantz Garciaren eta Reyes Azkoitiaren taldeak izango dira aurrez aurre, Amaia Aldai, Leire Garai eta Uxue Oses batetik, eta Miren Larrarte bidaniarra, Miriam Arraiza eta Arrate Bergara (Andrea Capellanen ordez) bestetik. Orain arteko jardunaldiak ateak itxita jokatu badira ere, finalean pilotalekuaren edukieraren %35a izango da harmailetan, eta sarrerak doakoak izango dira edukiera muga hori bete arte. ​ETB1en eta Eitb.eus-en izango da ikusgai 22:30etik aurrera.

Ekainaren 21ean hasi zen Plazandreak txapelketaren bigarren edizioa, eta finalera iritsi diren bi hirukoteez gain, Olatz Arrizabalagak, Madalen Etxegaraik eta Nora Mendizabalek, Mikel Inuntziagaren gidaritzapean, osatutakoa ere izan zen. Ligaxkako sei jardunaldi jokatu ostean, emaitza guztiak batuta sailkapen onena lortu duten bi taldeak iritsi dira gaurko finalera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!