Udaletxeko arkupetan desfibriladorea jarri du udalak

Tolosaldeko Ataria 2016ko ira. 23a, 17:30

Bidania-Goiazko Udalak desfibriladorea jarri du udaletxeko arkupetan. Aparatu hori herritarren zerbitzura egongo da eta beharrean gertatzen denak erabili ahal izango du. 30 herritar baino gehiagok parte hartu zuten martxoan antolatu zen bihotz-birikak suspertzeko teknikei buruzko ikastaroan, eta udalak eskertu die parte hartzaileei.

Edozein istripu edo ezbeharren aurrean, lehenik larrialdi zerbitzuetara (112) deitu behar dela azaldu du udalak, desfibriladorea erabiltzeko argibideak jasotzeko. Halere, ordubeteko ikastaro praktikoa emango da udaletxean, astelehenean, irailak 26, 10:00etan hasita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!