Eskolako aterpea, bukatuta

Rebeka Calvo Gonzalez 2016ko abe. 6a, 16:36

Lanak atzeratu badira ere, azkenean erabilgarri dago jada, Berrobiko eskolako estalpea.

Iraila hasierarako bukatu nahi zuten, eta ia bukatuta zegoen ordurako, ateak jartzea falta zen eta horregatik atzeratu dira. Estalpearen kostu ia guztia diru laguntzen bidez finantzatu dutela esan du Iñigo Aierza alkateak. Proiektuaren kostua 180.000 eurokoa zen; orain dela bi urte 67.000 euroko diru-laguntza jaso zuten eta orain 105.000 euroko laguntza onartu diete.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!