62 korrikalarik parte hartu dute proban. Gaizka Romerok 24:15ko denbora egin du 7,5 kilometroko ibilbidea egiteko. Ibon Gonzalez tolosarra izan da bigarrena, 24:18 eginez, eta hirugarrena Manu Hurtado izan da, 24:56 denborarekin. Jose Luis Zabalak 25:03 egin du. Lourdes Colomok 29:01 egin du, bigarren Eva Calle gasteiztarra izan da 30:54ko denborarekin eta Amaia Iza ibartarra izan da hirugarrena 31:21 eginez. Igone Saldiasek 42:15eko denbora egin du.
Aurretik gaztetxoek egin dute korrika,1,5 kilometro eginez. Hiru mailatan parte hartu dute eta 30 korrikalari inguru aritu dira.