212 proposamen jaso ditu Foru Aldundiak, Tolosaldean

Tolosaldeko Ataria 2014 eka 10 Tolosaldea

Gipuzkoako Foru Aldundiak Tolosaldeko herritarren esku utzi du 500.000 euro zertan inbertitu nahi duten erabakitzea, eta guztira 212 proposamen jaso dituzte herriz herri egin dituzten bileratan. Herritarrek, orain, 20 aukeratu beharko dituzte, eta horretarako bilera egingo dute gaur, asteartea, 18:30ean, Tolosako kultur etxean. Denis Elortza, EMUN enpresako aholkulariak aritu zaigu Tolosaldean garatu den parte hartze prozesuaren inguruan.