Ibon Garaiburu, hirugarren mailako aizkora txapelketako kanporaketan

Tolosaldeko Ataria 2021ko urr. 8a, 18:20
Ibon Garaiburu, aizkolari berastegiarra.

Datorren igandean, urriak 10, hirugarren mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa egingo da. 12:00etatik aurrera, Larrabetzuko (Bizkaia) frontoian, hamar aizkolari ariko dira lehian, tartean Ibon Garaiburu berastegiarra.

Aizkolari bakoitzak lau kanaerdiko ebaki behar ditu, hau da, 54 ontzako lau enbor, eta lehen bi postuetan sailkatzen direnek finalera igarotzeko txartela lortuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!