Azokak eman dio bukaera Berastegiko Kultur Asteari

Tolosaldeko Ataria 2013ko aza. 4a, 20:23

Azokako postuek apaindu zuten Berastegi, kultur asteari amaiera emanez. Bertan, postuez gain, hainbat lehiaketa izan ziren eta sariak ere banatu zituzten.

Azokako postuek apaindu zuten Berastegi, kultur asteari amaiera emanez. Bertan, postuez gain, hainbat lehiaketa izan ziren eta sariak ere banatu zituzten. Hasteko, Baserriko Produktuen posturik onena Luis Saizarrena izan zen. Posturik onenaren saria, berriz, 6.mailako ikasleentzat izan zen. Ardi, Ahari eta Bildots onenen kasuan, Iker Ugartemendiak eskuratu zuen saria. Arroz esne lehiaketako lehen postua Kontxi Saizarrentzat izan zen, eta jarraian, Mari Jose Saizar eta Inma Artola sailkatu ziren.
Baratza lehiaketako lehen saria, Maria Luisa Etxeberriarentzat izan zen, eta atzetik sailkatu ziren Mikel Garmendia eta Oier Intxaurrondo. Gazta onenaren lehiaketan, berriz,  Koro Artolak eskuratu zuen sari nagusia. Bigarrena, Hipolita Lasarte, hirugarrena, Arantxa Garaiburu, laugarrena Maria Anjeles Ugartemendia eta bosgarrena, Joxepa Irisarri.
Bestetik, Argazki lehiaketa analogikoko eta digitaleko sariak ere banatu zituzten. Analogikoan ateratakoek begirada izan zuten gaia. Lehen saria, Leire Labayenek lortu du, eta Idoia Labayen eta Inhar Esnaolak eskuratu dituzte hurrengo sariak.
Argazki digitalekoen kasuan, kontrastea izan zuten gaia, eta irabazlea Eneritz Lasarteren argazkia suertatu zen. Nahia Esnaolarena eta Uxue Lasarteren argazkiak izan ziren beste sarituak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!