Belauntzan ere aterako dira kantatzera

Tolosaldeko Ataria 2016ko abe. 20a, 13:22

Abenduaren 24an abesten aterako dira ere, Belauntzan. Artzain-andrez jantzita joango dira baserriz baserri kantuan eta horretarako 15:00etan elkartuko dira herriko taberna inguruan.

Arratsaldea abesten eman eta gero, 18:00etan egingo diote harrera Olentzerori. Herriko taberna inguruan izango da hori, eta opariekin itxarongo diote. Ondoren merienda banatuko dute bertaratzen direnen artean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!