Gaur jokatu dira Gipuzkoako orga txapelketa gizonezkoen mailan eta txinga eroate txapelketak gizonezko eta emakumezkoen mailatan. Asteasuko Usarrabi kiroldegian jokatu dira txapelketak, eta horrekin batera, lasto altxatze erakustaldia ere egin dute.
Hauek izan dira emaitzak:
Gipuzkoako orga txapelketa
- Txapelduna: Unai Goitiak bost plaza eta 1,26 metro.
- Txapeldunordea: Aimar Galarragak hiru plaza eta erdi.
- Hirugarrena: Jabier Urrestik hiru plaza, laurden bat eta 3,70 metro.
Emakumezkoen Gipuzkoako txinga eroate txapelketa (25kg)
- Txapelduna: Ane Urrestik 15 plaza eta eta 12,5 metro.
- Txapeldunordea: Lierni Osak 10 plaza, 4 zinta eta 2,80 metro.
- Hirugarrena: Nerea Arrutik 10 plaza.
Gizonezkoen Gipuzkoako txinga eroate txapelketa (50kg)
- Txapelduna: Jon Unanuek 12 plaza, zinta bat eta 0,90 metro.
- Txapeldunordea: Jabier Urrestik 12 plaza.
- Hirugarrena: Aimar Galarragak 4 plaza.
Gipuzkoako lasto altxatze txapelketan bi lagunek baino ez dute izena eman, eta honenbestez, ez da lehiarik antolatu ahal izan. Dena den, Ibarrako Lander Oterminek eta Zizurkilgo Pello Argaiak erakustaldia egin dute 45 kiloko lasto fardoarekin. 7 metroko altuerara 15 aldiz igo ahal izan du fardoa Oterminek minutu eta erdian, eta denbora berean, 12 aldiz, berriz, Argaiak.