Asteasun, kros solidarioa igandean

Tolosaldeko Ataria 2017ko urt. 7a, 07:45

Asteasuko II. Kros Solidarioa igande goizean izango da, haur nahiz helduentzat. Izena emateko aukera 11:30ak bitarte edukiko dute zabalik. Ondoren, lasterketak hasiko dira.

Lehenik, 2007. urtean eta ondoren jaiotako haurrek 500 metroko itzulia egingo dute. Bigarren lasterketa 11:40an hasiko da. 2003-2006 urte tarteko haurrak izango dira korrika, eta hauek 2 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik.


Azken lasterketa, 12:00etan hasiko da. Kadeteek 4 kilometro egin beharko dituzte, eta jubenil nahiz seniorrek 6 kilometro. Parte hartzaile guztientzat hamaiketakoa eta sariak egongo dira. Krosak solidario izena dauka, hain zuzen ere, El Salvadorreko Segundo Montes Komunitatearen alde egiten delako.  


Antton Elizegi antolatzaile taldeko kidea da. Zortzi lagun hasi ziren krosa antolatzen, iaz, eta herritarren laguntzarekin atera zuten aurrera lehen edizioa: «Bi helbururekin hasi ginen lasterketa antolatzen. Urte bukaeran kros bat egitea Asteasun, eta solidarioa izatea. Lehen edizioarekin oso gustura geratu ginen, bigarrena egiteko gogoz. Parte hartze handia izan zan. Helduetan 117 partaide eta haurretan beste ehun bat. Eguraldia ere lagun izango dugulakoan gaude, eta ea dena ondo joaten den igandean».

Antton Elizegi, antolatzaile taldeko kidea:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!