Otsailaren 17an aterako dira kaldereroak

Tolosaldeko Ataria 2017ko ots. 8a, 12:05

Herriko plaza, Solkorre, Hozpel eta San Juan kaleak igaro ondoren plazan amaituko dute. Ondoren txorizo pintxoak egongo dira. Plazatik aterako da kalejira, otsailaren 17an, 18:30ean.

Otsailaren 16an egingo dute entsegua, 19:15tik 20:00etara Mikelasagasti auditorioan. Garrantzitsua izango da entsegura azaltzea eta Haur Hezkuntzako hirugarren mailatik aurrerakoek parte hartu ahal izango dute. Bost urte baino gutxiago dutenek beren gurasoekin joan beharko dute entsegura. 

Loatzo musika eskolak, Anoetako herri ikastolak eta Anoetako Udalak antolatu dute ekitaldia. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!