Maskulinitate tailerraren ondoren, euskal preso eta iheslarien aldeko aldarrikapenak izango dira herriko plazan. Salatzen dut argazki eta bideo saioa antolatu du Sarek. Hurrengo egunean, abenduaren 31n, kontzentrazioa deitu du udaletxe aurrean.
Hurrengo astean, hainbat gai landuko dituzte: urtarrilaren 4an, gazteen emantzipazio aukeren inguruko mahai ingurua antolatu dute; urtarrilaren 7an, errepresioaren bilakaera aztertuko dute,eta urtarrilaren 9an, hezkuntzaren inguruko eztabaida egingo dute.