Gaztetxearen eguna ospatuko dute larunbatean

Tolosaldeko Ataria 2016ko mai. 5a, 11:51

XVII. urtemugako ekitaldiak bukatzeko eguna egingo dute datorren larunbatean Anoetan.

Eguerdiko 12:00etan emango diote hasiera egunari, patata tortilla txapelketarekin. 14:00tan, bazkaria izango da, eta ondoren, gaztetxeko hainbat kidek kantaldia eskainiko dute.

18:00tan poteoaren txanda izango da. 21:00etan afaltzera jaitsiko dira gaztetxera. Gauean kontzertuak izango dira, 23:00etatik aurrera. Mondo Loco talde kataluniarraren eta DJ Bull-en emanaldia izango da goizeko ordu txikiak arte. Txirrisklasa banatuko da, eta sarrera 5 eurokoa izango da.
 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!