Saralegik ezin izan du lehen puntua lortu

Tolosaldeko Ataria 2013ko aza. 1a, 21:18

Amezketarrak 8 eta 22 galdu du Oinatz Bengoetxearen aurka Lau t'erdiko txapelketako final-laurdenetako lehen partidan.

Azken emaitzan aldea handia izan den arren, pilotalekuan gauzak parekatuago egon dira. Saralegi jarri da aurretik lehen tantoetan, baina hiruna egin ostean, Oinatzi dena ondo atera zaio eta 3 eta 18 jarri da aurretik 0 eta 14ko partziala eginda.

Baina leitzarrak lan handia egin behar izan du garaipena lortzeko, tanto luzeak eta kalitate handikoak jokatu baitituzte, indar guztiak hustuta.

Azken tantoetan, Saralegik gora egin du baina berandu izan da. Bukaeran, 8 eta 22, Oinatz Bengoetxea garaile.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!