Azokan postuak jartzeko aukera

Asier Imaz 2013ko urr. 23a, 10:13

Azoka egingo dute Amezketan, eta bertan postua jartzeko aukera dagoela esan du udalak.

Azaroaren 17an azoka egiteko asmoa dute.  Bertako produktuak erakusteaz gain, saltzeko aukera izango da. Salmentekin batera erakusketak eta erakustaldiak izatea ere proposatu dute, besteak beste, animaliak, artisauak, edo garai bateko tresna berezienak. Postuak jartzeko eskaera egiteko azken eguna, azaroaren 8a da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!