Luis Mari Otegik irabazi du Amasako Sega Txapelketa Herrikoia

Tolosaldeko Ataria 2023ko ira. 16a, 19:54

Luis Mari Otegik irabazi du Amasako Sega Txapelketa Herrikoia. Zortzi segalarik hartu dute parte eta nazioarteko eran aritu dira. Aurrena 100 metro karratu ebaki dituzte sailkapen fasean eta lau onenak finalean aritu dira, bakoitzak 200 metro karratuko saila mozten. Jende ugari gerturatu da txapelketa ikustera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!