Villabonako jaiak 2022

Umore gaua, Arroa plazan

Tolosaldeko Ataria 2022ko uzt. 20a, 14:41

Jose Cruz Gurrutxagak Arranopola ikuskizuna eskainiko du eta Patricia Sornosak Desparezca aquí.  

Gau berezia prestatu dute Villabonan uztailaren 25erako. Umore gaua izango dute 22:30etik aurrera Arroa plazan eta bi lan ikusi ahal izango dira: Jose Cruz Gurrutxagaren Arranopola eta Patricia Sornosaren Desaparezca aquí. Lanak doan ikusi ahal izango dira. 

Jose Cruz Gurrutxaga azkoitiarrak maiatzean aurkeztu zuen Arranopola. Egunerokotasunean denok ezagutzen ditugun, baina zer den ez dakigun gauzak daudela ikusita, horiek deskubritzen eta azalarazten saiatuko da aktorea, beti ere umorea lagun. "Horrela bada, batzuetan jabetu egin gabe ere bizi edo pairatzen ditugun egoeren mamira helduko naiz: gizarte mailakoak, lanekoak, lagunartekoak, familiakoak, bikote harremanetakoak eta abar", esan du. 

Valentziako Patricia Sornosa umoregile, idazle, aktore eta komunikatzaile feministak suminez betetako  irriak aterako dizkie ikusleei eta hausnarketarako gonbita egingo duela dio. "Desagertu arte barre eginaraziko dut".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!