Pebeten oroimenezkoan finala erabakita geratu da

Tolosaldeko Ataria 2021ko abe. 18a, 14:47

Villabonako Bearzana pilotalekuan jokatu ziren bi finalerdiak atzo iluntzean. Murua-Aizpuru eta Igoa-Arbizu iritsi dira urtarrilaren 2an jokatuko den finalera.

Lehen finalerdian Murua-Aizpuruk eta Maiz-Elizegik neurtu zituzten indarrak. 22-5eko emaitzarekin amaitu zen partida. Bigarren finalerdia parekatuagoa izan zen, baina hala eta guztiz ere, Igoa-Arbizu nagusi izan ziren, 22-11 Uribe-Iztuetaren aurka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!