Brontzezko domina eskuratu du Mikel Alvarez pultsulariak

Tolosaldeko Ataria 2021ko uzt. 13a, 11:57

Ekainaren 12an eta 13an Halterofiliako Maila Nagusiko Espainiako Txapelketa izan zen. Danok Danena elkarteko sei pultsulari lehiatu ziren eta Mikel Alvarezek lortu zuen emaitza onena, 73 kilotako mailan hirugarren postua lortuz.

Ekainaren 12an eta 13an Molins de Rein (Bartzelona) Halterofiliako Maila Nagusiko Espainiako Txapelketa ospatu zen. Bertan, Amasa-Villabonako Danok Danena elkarteko sei pultsularik hartu zuten parte. "Lortutako emaitzak ez ziren izan guk nahi bezain onak, baina ez zen batere erraza, eta pultsulari bakoitzak ahal zuena egin zuen", adierazi dute elkartetik.
 
Hauek izan ziren Danok Danenako pultsulariek kategoria bakoitzean lortutako emaitzak:
 
Emakumeak:
 49 kilotan: Naiara Madrid - 12. postua
 59 kilotan: Susana Davila - 6. postua
 71 kilotan: Elena Mangas - 7. postua
 
Gizonak:
 61 kilotan:  Ekaitz Cortajarena - 5. postua
 73 kilotan: Mikel Alvarez - 3. postua
 81 kilotan: David Rubio - 18. postua
 
Larunbat honetan, Liga Nazionaleko hirugarren jardunaldia jokatuko da Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian. 10:15tan hasiko da emakumeen lehia; gizonena, berriz, 11:45tan. Arratsaldean, Junior Mailako Espainiako Txapelketa jokatuko da, Zarautzen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!