Amasako 11 ganaduzalek 80 behi inguru eta beste hainbeste zaldi ibiliko dituzte mendian, azaroa bitartean. Dagoeneko Amasamendiko 1.000 hektarea baino gehiagoko larreetan dira artaldeak, «600 buru inguru», Amasa-Villabonako ingurumen teknikariak, Alaitz Bilbaok adierazi duenez.
Atzo antolatutako festarekin, guztionak diren lurrak zaintzen ganaduzaleek egiten duten lana «goraipatu» zuten udal ordezkariek eta honenbestez hamaiketakoa eskaini zieten Komizarren.