Ollogoyenerako boluntario bila

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 28a, 13:38

Malkar aisialdi taldeak eta Jesusen Bihotza parrokiak udalekuak antolatu ditu Ollogoyenen. Udalekuetako sukaldariak eta etxearen mantenurako jendea beharko dute eta interesatuek izena eman beharko dute apirilaren 7a baino lehen.

Lehenengo txanda bat antolatu dute Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleekin, ekainaren 30etik uztailaren 9ra. Bigarrenean berriz, DBHko 1. 2. eta 3. mailako ikasleek hartuko dute parte eta uztailaren 11tik 21era izango da.

Boluntario bezala izen emateko 628 22 99 51 telefonora hots egin daiteke edo ollogoyenvillabona@gmail.com helbidera idatzi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!