Korrika 20 -2017-

20.Korrikaren aldeko Loatzora igoera

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 27a, 17:21

Amasa-Villabonako Korrika batzordeak ekimena antolatu du apirilaren 2rako. Igandean Loatzo mendira igoera antolatu dute. Goizeko 09:00etan abiatuko da martxa Olaederra kiroldegitik.

Loatzoko tontorrean amaituko da igoera eta 11:00etatik aurrera, han goian, pintxoak, salda eta giroa alaitzeko musika egongo dira. Korrikaren aldeko argazki jendetsua ere aterako da.

Eguraldi txarra balego, mendi ibilaldi laburrago bat egingo litzateke, eta hamaiketakoa eta argazkia Amasako frontoian izango lirateke. Korrika batzordeak antolatu du ekimen hau eta bertatik eskerrak eman dizkiete Aizkardi mendi elkartekoen laguntza.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!